XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Zein izan da jaso duzun azken gutuna? Zer zioen?

Erantzun al diozu gutun horri?

Egin ez baduzu, egin oraintxe.

6. Idatz ezazu posta txartel bat edo telegrama bat eta bidali 1. ariketako mezuren bat.

Aukera ezazu ondoren, mezuaren nolakotasuna kontutan hartuta, komunikabiderik egokiena.

7. Posta zerbitzua edo telefonoa baino lehen, gizakiek beste modu batzuk erabiltzen zituzten komunikatzeko:

Ke seinaleak/Uso mezulariak/Tam-tam-a/Zaldiz eramaniko posta

Egin komunikabide hauei buruzko idazlan bat, konparatu gaur egungo komunikabideekin eta idatzi zeintzuk diren eskaintzen dizkiguten abantailak.

TALDEKO ARIKETAK

8. Joan zaitezte postetxe bat ikustera.

Zuetako bakoitzak telegrama bat igortzeko inprimaki bat eskatuko du.

Ondoren, bete ezazue, mezua asmatuz.

9. Ikusi telefax batek nola funtzionatzen duen.

Ondoren, gelan, telefaxaren funtzioamendua kontutan hartuta egin horma-irudi bat.